Bilaketak

Zure bilaketa egiteko, idatzi aurkitu nahi duzun hitza, terminoa edo esapidea bilagaiaren laukian; bestela, idatzi karaktere bat zein karaktere-segida bat. Idatziz joan ahala, halako hitzez, karakterez edo karaktere-multzoz hasten diren sarrera guztiak bistaratuko dira hiztegiak jasotzen dituen lau hizkuntzatan. Hitz-zerrendan hiztegiko sarrerak urdinez eta alboan zein hizkuntzatan (euskara (eu), gaztelania (es), ingelesa (en) edo frantsesa (fr)) dauden agertuko zaizu. Sakatu Sartu tekla, edo, bestela, hautatu nahi duzun hitza zerrendatik.

Bilaketa-hizkuntza aukeratu nahi bazenu, bilaketa-laukiaren ezkerrean zabaltzen den zerrendako aukera bat sakatu behar duzu (euskara (eu), gaztelania (es), ingelesa (en) edo frantsesa (fr)).

Bilaketa arlo jakin batera mugatu nahi baduzu, eskuinean ageri den arlo-zerrendan zehaztu behar duzu nahi duzun arloa.

Emaitzak

Aurkitutako terminoa goian agertuko da. Aurkitutako terminoak adiera bat baino gehiago baditu, adierok bata bestearen atzetik erakusten dira, jakintza-alorraren arabera ordenaturik.

Kontzeptu bakoitzean ageri den informazioa:

  • Dagokion jakintza-alorra

  • Sin. Sin. laburduraren ondoren, terminoaren sinonimoak

  • Ondoren, beste hizkuntzetako ordainak, nazioarteko hizkuntza-laburdura aurrean dutela: gaztelania (es), euskara (eu), frantsesa (fr) eta ingelesa (en)

  • Kasu batzuetan, definizioa.

Sistemak bilaketa-laukian idatzi duzuna hiztegian aurkitzen ez duenean, mezu hau bistaratzen du informazio-atalean: "Bilatu duzun hitza ez dago hiztegian. Nahi baduzu, hiztegian sartzeko proposamena bidal dezakezu". Proposamena jartzen duen tokian sakatuz, termino hori hiztegiratzeko proposamen bidali daiteke.

Kontsulta-aplikazioko botoiak eta informazioa

  •  : hitzari buruzko iruzkina bidaltzeko botoia

  •  : Bilaketa-laukian sartzen den hitz oro, zuzenean, beste hiztegi batzuetan bilatzeko aukera emango dizu botoi honek. Bertan klik eginez gero terminoaren informazioa bilatu ahal izango duzu Elhuyar Hiztegietan, Elhuyarren Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoan eta Euskaltermen.

  •  : hitza hainbat sare sozial bidez partekatzeko botoia

Atzera egiteko edo aurreko leihora itzultzeko, nabigazio-leihoko geziaren gainean klik egin behar duzu.

Gaztelaniazko, euskarazko, ingelesezko eta frantsesezko interfazea aukeratu dezakezu. Horretarako goiko eskuineko eu, es, en edo fr jartzen duen botoietako bat sakatu beharko duzu.